XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lehenik, ustez gaixotasunaren iturria denari sendabidea jarriaz eta beranduagorako utziaz honek eragindakoak (afasia eta arazo motoreak gehienetan).

Gaixoa lehenengotaz sendatuta dagoela ikusten dutenean, alta ematen zaio.

Hemendik aurrera, bi aukera izango ditu ondorioz afasiko gelditu den subjektuak: duela gutxi arte behintzat (ikerketa hauen datuak eritetxeetan biltzen aritu ginenean; hau da, 1984-86 artean), astean bitan hamabost minutuz eritetxeak berak eskainitako berreskuraketari ekin (ahoskapena, irudien izendapena, irakurketa-idazketa) edota bere kabuz, bide pribatutik ekin berreskuraketari.

Eritetxekoa subjektuek laster uzten dute bertan behera, intentsitate txikiz ematen denez eta asko eritetxetik urruti bizi, etekin handirik ez dutela ateratzen ikusten baitute.

Tamalez, azken bat ere aipatu behar dugu; hau da, inolako berreskuraketari heltzen ez diotenak.

Bestalde, gure ustetan oso garrantzitsua den beste datu bat ere aipatu beharra dugu: berreskuraketa instituzionala, gazteleraz eta gazteleraz bakarrik eskaintzen dela (eta kasurik gehienetan ez guztietan esateagatik pribatuan ere).

Honetaz gainera, ez dago egon euskaraz hizkuntzaren berreskuraketari ekiteko inolako metodologiarik.

Hementxe dugu beraz bete beharreko hutsunetako bat: hizkuntzaren berreskuraketarako euskarazko metodologia sortzea.

Afasikoekin jarraituaz, bi aldetatik ekingo diogu hauen azterketari.

Alde batetik, orain arte beraiekin erabilitako metodo klinikoaz baliatuko gara; hau da, bakarkako azterketari ekingo diogu.

Honi aurre egiteko, anamnesia dugu batetik; hau da, gaixoari buruzko datuen bilketa.

Honetaz gainera, eritetxean aztertu ondoren bere lesioaz eginiko diagnostikoa dugu.

Azkenik, ondoren pasa zaion E.A.T. testaren erantzunak izango ditugu aztergai.

Orain arte, ez da estrategia amankomunik erabiltzen ez afasiaren diagnostikoan (adibide gutxi hauetan ikus ahal izan dugun modura ere, batzutan afasia aipatzen da eta ez bestetan, zenbaitetan mota ere (...)